Usabal sagardotegia euskal sagardotegi tradizionala da. Hamalau urtetik gora daramatza eta hirurehun eta berrogeita hamar lagun hartzeko tokia dauka. Hamaika kupelez hornituta, bezeroek urte osoan daukate sagardoaz gozatzeko modua. Gure instalazioetan hainbat eta hainbat ospakizun egiten dira eta jai giroan parte hartzen du, esaterako, Tolosako inauterietan edo Txuletaren Festan.

Euskal sagardotegi tipiko batean bazkaltzea edo afaltzea bezalakorik ez dago. Betiko jatetxe batekin duen aldea giroan dago: sagardotegietan askoz ere atseginagoa eta lasaiagoa da.

Gainera, txotx egiteko unean, bezeroek kupelen aurrean biltzen dira hantxe bertan sagardoa dastatzeko, eta horrek aukera ematen du elkarren artean berriketan eta solasean aritzeko, askotan sagardozaleak berak bidea emanda,  hurbildutakoei iritzia eskatuta  sagardoaren gainean: koloreaz, usainaz, zaporeaz, etab. Horrek guztiak hizpidea ematen du, nola ez, bestelako gaietan ere murgiltzeko. Hau da, bazkaltiar edo afaltiarrek oso ongi pasatzen dute jaki eta sagardoaz gozatzen.

Usabal sagardotegian sagardotegiko menu klasikoa dastatzeko aukera dago: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta eta, postrerako, gazta, intxaurrak eta sagar menbriloa. Eta edateko, kalitateko sagardoa.
   
   

 


Polígono Usabal, 22
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Erreserbak: 943 674 316
info@tolosachuleta.com